Literatura “grafikoa” izan daitekeen moduan (komikia), ikerketa antropologikoa eta etnografia ere irudietan agertu daitezkeela uste dugu. Euskara Kirolkide egitasmoaren ildotik horren inguruan froga bat egin nahi izan dugu eta atal honetan emaitzak ikus daitezke. Irudi gutxi batzuen bidez, ikerketak utzitakoaren berri ematen dugu, bertan ikerketa prozesuarekin zein ondorioekin lotutako aspektu ezberdinak jasoz eta islatuz.