Ikus-entzunezkoen biltegia

Ikerketa prozesuan zehar material asko jaso da: argazkiak, audioak eta bideoak. Ez da posible izan denei toki bat ematea. Horregatik, biltegi bat osatu dugu, bertan, webguneko beste ataletan sartu ezin izan dugun materiala eskuragarri egoteko.

Ikerketaren haritik agertu diren ideia nagusiekin lotutako zenbait testigantza entzun eta ikusi ahal izango dira. Horiek, analisia borobiltzeko parada ematen dutelakoan gaude.

Bideoa: #1

Iraupena: 01.57

Klubak izaki bizidun gisa agertzen dira, aldaketak etengabe gertatzen dira eta horietara moldatzea eta egokitzea ezinbestekotzat jotzen da. Gizartearekin, garai historikoekin eta barne mugimenduekin bat eginik, klubak aurrera doaz.

Bideoa: #2

Iraupena: 01.50

Atzera begiratzeak, ikuspegi historikoak… zentzu bat ematen diote klubari. Etorkizunari begiratu ahal zaio iragan bat dagoelako. Horregatik klubeko belaunaldien arteko loturek garrantzi berezia dute, egindako bidea agerian geratzen delako.

Bideoa: #3

Iraupena: 01.33

Kluba familia handi bat bezala irudikatu daiteke, belaunaldi ezberdinak biltzen dituena. Kideak une ezberdinetan zeregin ezberdinetan aritzen dira baina beti parte hartzen. Beteranoek, esate baterako, klubean lagundu eta ondo pasatzea izan ohi dute helburu.

Bideoa: #4

Iraupena: 01.06

Kirol lehia gogorra da, une latzak izan daitezke baina lorpenarekin emozioek eztanda egiten dute eta ospakizunak hartzen du dena. Horren oroimena mugarria bilakatzen da, klubean edota pertsonen bizitzan.

Bideoa: #5

Iraupena: 01.25

Badirudi elkarrekikotasuna kluben erregaia dela. Klubean parte hartzen duenak bertan lan egiten dutenen ahalegina somatzen du eta horrek zorra izatearen sentimendua pizten du. Inplikazioa kutsakorra izan daitekeela diote.

Bideoa: #6

Iraupena: 00.56

Klubeko espazioek ere badute garrantzia; bilguneak izateaz gain historia eta istorioen parte direlako.

Bideoa: #7

Iraupena: 01.47

Klubek eta herriko ekimenek bat egiten dute hainbatetan, helburuak elkarbanatuz, ahaleginak parkekatuz. Non hasten da kluba eta non herria?

Bideoa: #8

Iraupena: 00.49

Klubak kirolari askoren bilgune dira baina, horren gainetik, guztion batasuna ezinbestekoa da klubak aurrera egiteko. Elkarren arteko animoak lotura horiek sendotzen laguntzen dute.

Bideoa: #9

Iraupena: 01.44

Balioak kluba irudikatzeko beste modu bat dira. Klubek duten dimentsio subjetibo eta emozionala erakusten dute. Kluben barne bizitza.

Bideoa: #10

Iraupena: 00.36

Kirol taldeak borobil forma hartzen du.

Bideoa: #11

Iraupena: 00.09

Entrenamenduetan ere emozioak ageri dira, egunerokotasuna elikatuz.

Bideoa: #12

Iraupena: 00.27

Gorputzak ahaleginetan, uretan murgildurik.

Audioa: #1

Iraupena: 01.09

Kirolean ere identitateak pisu handia du. Ikurrek eta errituek elikatzen dute taldea izateko nahia. Kirol eremuan koloreak ohiko bereizgarriak dira eta talde izaera sendotzeko eta adierazteko balio dute.

Kirolkide Webgunea · Bera Bera RT – danborrada aurrera atera komisio mistoari esker

Audioa: #2

Iraupena: 01.09

Klubek talde eta kolektibo gisa agertzeko beharra dute. Kide guztiak batuko duen ekimen bat lagungarria izan daiteke harremanak elikatzeko eta, giro onean, kluba, bere osotasunean gorpuzteko.

Kirolkide Webgunea · Bera Bera RT – kluba sostengatzen duten lanak

Audioa: #3

Iraupena: 01.22

Klub bat eguneroko lan eta errutinetan gauzatzen da; etengabeko antolaketa, koordinazioa edota ezustean agertzen diren zereginen kudeaketan. Ikusezin mantentzen diren hamaika lanek sostengatzen dute kirola deitzen dugun hori.

Kirolkide Webgunea · Gernika RT – elkarrengandik ikasi, ez bakarrik jokoan

Audioa: #4

Iraupena: 00.31

Gorputz-mugimendua, abidura, teknika edo indarra dira kirolean agerian geratzen diren elementuak baina oinarrian balioak, harremanak eta elkarrekikotasunak sostengatzen dute kirola. Errugbia bizitzarako eskola izan daiteke.

Kirolkide Webgunea · SD Amorebieta – helburua talde sendoak sortzea

Audioa: #5

Iraupena: 00.47

Kirola talde lana da, eta talde lanak sostengatzen du kirol jarduna. Horregatik taldea osatu eta mantentzea da askotan jomuga. Taldea denboraldia hasi eta bukatu. Talde sendoak, kluben erroak dira.

Kirolkide Webgunea · SD Amorebieta – entrenatzaileak aukeratzeko prozesua

Audioa: #6

Iraupena: 02.41

Klubaren lana entrenatzaileen eskuetan geratzen da, baita horren irudia ere. Horregatik horien aukeraketa klubentzat lan zailenetarikoa da. Arreta asko jartzen da aukeraketa prozesuan eta horien zereginen jarraipenean.

Kirolkide Webgunea · SD Amorebieta – kanpo komunikazioa nola gidatzen den

Audioa: #7

Iraupena: 00.46

Klubeko kanpo komunikazioak ere kudeaketa eskatzen du. Hizkuntzak horren erdigunean daude eta erabaki beharreko kontua da zer adierazi euskaraz eta zer gazteleraz.

Kirolkide Webgunea · Judizmendi IK – hizkuntza-helburu eta -irizpideak

Audioa: #8

Iraupena: 00.46

Euskara kanpo indar gisa ere agertzen da eta testuinguruarekin bat egiteko nahiak bultzatzen du elebitasuna. Baina zer egin dezakete klubek eurak testuinguruan eragile izateko?

Kirolkide Webgunea · SD Amorebieta – euskarak hurbiltasuna

Audioa: #9

Iraupena: 00.48

Euskara pertsonen arteko lotura gisa irudikatzen da, hurbiltasuna eragiten duena, harremanak aktibatzen dituena. Baina hizkuntza ere urruntasunetik bizi daiteke, nola jokatu kasu hauetan?