Hizkuntza(k) jokoan

Taldetasuna eraiki, bultzatu eta mantentzea dute helburu klubek. Asmo hori dago euren jardunaren erdigunean. Hizkuntzek, asmo hori zeharkatzen dute, ekintzen eta harremanen amalgaman uztarturik.

Eta horretan, zein presentzia du gaztelerak eta zein euskarak?  Nola kudeatzen da bata eta bestearen erabilera?  

Hizkuntz errealitatera hurbiltzeko eta aztertzeko modu ezberdinak egon daitezke. Aukeren artean hiru dimentsio zehatzetan sakontzea erabaki da: batetik hizkuntzaren gaineko ideia eta diskurtsoetan; bestetik hizkuntz praktiketan eta, azkenik, hizkuntzekin lotutako bizipenetan: