Euskara Kirolkide egitasmoa D ereduko kirola izeneko proiektuaren jarraipena da. Era berean, harremanetan dago azken urteotan gazteak eta euskara binomioaren inguruan garatu diren eta garatzen ari diren bestelako ikerketekin, esate baterako, Gazteak euskararen eszenatokian lanarekin. Euskara Kirolkidek zehazki “Eraldaketa soziolinguistikoko prozesuak euskal testuinguruan: hiztunak, praktikak eta agentzia (EquiLing-Basq)” izeneko proiektuarekin du lotura zuzena, webgune hau horren babesean egin delarik (ERREF.: PID2019-105676RB-C42 / AEI / 10.13039/501100011033).
Gazteak eta euskarari buruz garatutako eta garatzen ari diren egitasmoen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, jo: kluster@soziolinguistika.eus. Zehazki D ereduko kirola eta Euskara Kirolkide proiektutako ikerketa antropologikoei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, jo: jm.hernandez@ehu.eus. Webgune honi buruzko argibideak lortzeko, jo: kirolkidewebgunea@gmail.com-era.

