Klubak, kultur txikiak

Euskara, kirolkide egitasmoaren helburua izan da klub bat zer den eta zertan datza ulertzea. Funtsezko zeregina dirudi bertan euskararen gaineko edozein proposamena egin aurretik.  Hizkuntza, ezinbestean, testuinguruarekin elkarrizketan ulertu behar da. 

Ezaugarritze lan honetan Adrian Holliday (1999) proposatutako “Small Culture” (kultura txikia) nozioa lagungarria zaigu. Egileak dioenez: “small cultures can be any social grouping from a neighborhood to a work group” [kultura txiki bat edozein giza talde izan daiteke, adibidez, auzogune bat edo laneko talde bat]. Kultur txikien kasuan nabardura edo berezitasuna taldea berak elkarturik mantentzeko egiten dituen ahaleginen baitan dago. Hau da kultura txikiak ez dira berez, a priori edo indar handi batez (adibidez elementu abstraktu baten eraginez -izan etnizitatea edota nazioa-) existitzen. Kultur txikiek bizi eta irauten dute aktiboki egiten dutelako aurre

Hollidayk dionez ikerlariak kultur txiki bat antzemango du talde kohesioa bultzatzen duen jarrera, joera eta pentsamolde multzo bat somatzen duenean (1999: 248): “a discernible set of behaviours and understandings connected with group cohesion” [Jokabide eta pentsamolde bilduma bat talde batasunarekin lotuta]. Gainera, ikuspegi honetan dinamismoa eta mugimendua bereziki garrantzitsua da (Beales et al., 1967: 5 in ibid): “the outstanding characteristic of a cultural system is that it is in process; it moves” [Sistema kultural baten ezaugarri nabarmenetarikoa da mugimenduan eta prozesuan dagoen entitate izatea]. Taldeak, kide ezberdinen multzoak, denboran eta egoera ezberdinen aurrean elkarturik mantentzeko sustatzen dituen prozesuak, ahaleginak edota ekintzak eratzen dute kultur txiki hauek. 

Klubaren definizio lanetan zerbait somatu badugu horixe izan da: klubak baturik agertzeko grina eta xede horri denboran zehar eusteko ahalegina. Klubaren jarraikortasuna nagusiki elkartasun horretan datza, bidean gertatutako aldaketei (edo krisiei) aurre egiteko saiakerarekin batera. Azken finean, Hollidayk esaten duen moduan (ibid: 247), kultura txikiak egin eta berregin egiten diren prozesuak baino ez dira.  

Egileak kultur txiki baten eraketa prozesuan lau faktore edo aspektu bereizten ditu: (1) talde bat izateko nahia edo desioa; (2) testuinguruarekiko elkarrekikotasuna; (3) erakundetze prozesua; (4) sormena eta kultur ekoizpen propioa.

[Hemen artikuluan agertzen den diagrama kopiatuko genuke -ikus: 249 orria-), euskaratuta eta gure erara. Jaimeri eskatuko diot diagrama hori egiteko]

Elementu horiek oinarrizko egitura eman digute klubaren definizioa osatzeko, bertan lau atal nagusiak bereiztuz. Jarraian banan banan aurkeztuko dira.